1993ko Kontxako Bandera

1993ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1993ko irailaren 5a
Amaiera 1993ko irailaren 12a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria San Pedro
Txapeldunordea Euskal Herria Donibaneko Arr.
1992
1994

1993ko Kontxako Bandera (Banderaren 98. ekitaldia, garai hartan 91. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 5 eta 12an jokatu zen, San Pedrok bere 14. Kontxako Bandera eskuratu zuen. Egun bakarreko errekorra ere ezarri zuen lehenengo jardunaldian, 19:23:57.

Kontakizuna aldatu

San Pedrok garaipen erraza lortu zuen, jardunaldi biak irabaziz eta bigarrenari 20 segundotik gora atereaz. Hala ere lehenengo igandean Donibanekok lanak eman zizkion, bi segundo eskasera sailkatuz. Bi hauek eta Oriok aurrez zegoen egun bakarreko errekorra gainditu zuten.

Donostiarren ordezkaria Ur-Kirolak izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Arraun Lagunak eta Fortuna gainditzeagatik. Sailkapen estropadan Arraun Lagunak taldeak ere barruan sartzea lortu zuen.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 19 traineru aritu ziren lanean, 12 gipuzkoar, lau bizkaitar, bi kantabriar eta asturiar bakarra. Honetan ere San Pedro nagusitu zen.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Arraun Lagunak
  Ciudad de Santander
  Donibaneko Arraunlariak
  Hondarribia
  Orio
  San Pedro
  Ur-Kirolak
  Zierbena
Mari Galant
Virgen del Mar
La Navarra
Ama Guadalupekoa
San Nikolas
Libia
Koruko Ama
Zierbena
Asier Lopez
Agustín Vitoria
Juan Mari Lujanbio
Aitor Carrillo
Juan Mari Larrañaga "Txiki"
Juan Carlos Fontan
Oskar Rodriguez
Santiago Lopez "Vicuña"

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 San Pedro 19:23:57 (R) 20:14:46 39:38:03
-
2 Donibaneko Arraunlariak 19:25:54 20:34:28 39:59:82 + 0:21:79
3 Orio 19:32:37 20:32:52 40:04:89 + 0:26:86
4 Hondarribia 19:46:77 20:45:59 40:32:36 + 0:54:33
5 Ur-Kirolak 19:50:62 20:50:45 40:41:07 + 1:03:04
6 Arraun Lagunak 19:56:89 21:02:78 40:59:67 + 1:21:64
7 Zierbena 20:00:57 21:04:16 41:05:13 + 1:27:10
8 Ciudad de Santander 20:12:09 21:52:07 42:04:16 + 2:26:13
  • (R) Errekor berria.

Tripulazio irabazlea aldatu

  • Sanpedrotarra Arraun Elkartea
    • Entrenatzailea: Julian Osa
    • Patroia: Juan Carlos Fontan
    • Arraunlariak: Iñigo Velasko, Joseba Martin, Patxi Gobantes, Goio Gabantxo, Gorka Perez, David Gil, Mikel Rubio, Jon Sisniaga, Aitor Balda, Iñaki Irulegi, Iñaki Beraza, Jesus Ferreiro eta Mikel Martin.

Sailkapen estropada aldatu

Postua Taldea Denbora
1 San Pedro 19:41,41
2 Donibaneko Arr. 19:47,74
3 Orio 19:49,44
4 Arraun Lagunak 19:58,64
5 Zierbena 20:00,94
6 Hondarribia 20:03,51
7 Santander 20:14,10
8 Ondarroa 20:18,93
9 Santurtzi 20:19,76
10 Koxtape 20:24,40
11 Kaiku 20:24,77
12 Castropol 20:29,93
13 Trintxerpe 20:31,42
14 Camargo 20:37,38
15 Zumaia 20:41,98
16 Getaria 20:42,78
17 Forruna 21:17,58
18 Hernani 21:19,30
19 Hibaika 21:24,31


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu