1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako bosgarren Bertsolari Txapelketa izan zen. 1967 urtean jokatu zen aurreko ekitalditik 24 urte beranduago, eta arrakasta itzela izan zuen, finalean 11.000 lagun bildu baitziren Anoetako belodromoan. Telebistak emandako bultzadari esker, eta bertsolari belaunaldi berriak zaletutako ikusleak medio, boom-aren txapelketa izan zen.

1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
MotaGipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte1991ko urriaren 25a - 1991ko abenduaren 22a
1967
Partehartzaile kopuru54
Irabazlea
Anjel Mari Peñagarikano izan zen txapelduna.

Finalaren aurretik, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Xabier Euzkitze ziren faborito nagusiak baina saio bikaina egin ostean Anjel Mari Peñagarikanok eskuratu zuen txapela[1]. 1967ko ekitaldia irabazita 24 urtez txapeldun izan zen Txomin Garmendiak jantzi zion txapela[2].

Egitura aldatu

Izen ematea librea izan zen eta 54 bertsolarik hartu zuten parte. Horregatik bost kanporaketa jokatu ziren txapelketara sailkatzeko. Ondoren lau final laurden eta bi finalerdi jokatu ziren, eta azkenik zortzi onenekin finala.

  • Kanporaketak:
    • Antzuola (urriaren 25ean)
    • Deba (urriaren 27an)
    • Usurbil (urriaren 31n)
    • Aretxabaleta (azaroaren 1ean)
    • Hondarribia (azaroaren 3an)
  • Final laurdenak:
    • Beasain (azaroaren 15ean)
    • Azkoitia (azaroaren 17an)
    • Oiartzun (azaroaren 22an)
    • Eibar (azaroaren 24an)
  • Finalaurrekoak:
    • Tolosa (abenduaren 6an)
    • Oñati (abenduaren 8an)
  • Finala:
    • Donostia (abenduaren 22an)

Bertsolariak aldatu

  • Agirre, Bittor "Bitti"
  • Aizpurua, Felix
  • Aizpurua, Karlos
  • Arrieta, Agustin "Ibergun"
  • Arrizabalaga, Xabier "Ziarda"
  • Azpillaga, Bernardo
  • Begiristain, Juan Inazio
  • Egaña, Andoni
  • Eizmendi, Jon
  • Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
  • Elortza, Jose Ramon
  • Etxabe, Xabier "Armendia"
  • Etxebeste, Aitor
  • Etxezarreta, Pedro
  • Gerriko, Juan Ramon
  • Gesalaga, Jose Antonio "Zaldubi"
  • Igartzabal, Euxebio
  • Iribar, Jexux "Olalde"
  • Izagirre, Santi "Attola-Berri"
  • Izeta, Joxe Mari
  • Izeta, Nikolas
  • Jauregi, Jexux Mari "Altzo Txiki"
  • Kortabarria, Jesus "Kaxeta"
  • Lasarte, Eusebio "Lasarte II"
  • Lertxundi, Joxe Mari
  • Lizaso, Sebastian
  • Loidi, Arantzazu
  • Loiola, Juan
  • Lopetegi, Jesus
  • Lopez, Juan Mari
  • Maia, Jon
  • Mendizabal, Mikel
  • Munduate, Joxe
  • Murua, Iñaki
  • Narbaiza, Juan Mari (1949-2016)
  • Narbarte, Xabier
  • Olaizola Olaizola, Manuel "Uztapide-II"
  • Otamendi, Luis
  • Peñagarikano, Anjel Mari
  • Rezabal, Martin "Olaso"
  • Salegi, Joxe Angel "Lizarreta"
  • Sarasua, Aitor
  • Sarasua, Jon
  • Sasiain, Jose Antonio
  • Sorozabal, Jokin
  • Telleria, Millan
  • Urdangarin, Jose Luis
  • Usarraga, Juanjo
  • Xabier "Euzkitze"
  • Zabala, Xanti "Lexo"
  • Zeberio, Xabier "Zeberio I"
  • Zelaia, Iñaki
  • Zelaia, Koldo "Etxeberri"
  • Zendoia, Nikolas

Finala aldatu

Anoetako belodromoan jokatu zen abenduaren 22an. Finalaren bezperan, 101 urterekin Joxe Migel Barandiran hil zela eta, haren oroimenez minutu bateko isiltasuna gordez hasi zen saioa.

Postua Bertsolaria Puntuak
Txapelduna Anjel Mari Peñagarikano 708,5
2.a Andoni Egaña 706,5
3.a Xabier Euzkitze 698,0
4.a Jon Sarasua 696,0
5.a Sebastian Lizaso 690,5
6.a Iñaki Murua 685,5
7.a Martin Rezabal "Olaso" 671,5
8.a Mikel Mendizabal 669,5

Polemika aldatu

Jon Sarasuak "Sortutako morboaren aurka erreakzionatu nahi" izan zuen. Zazpi puntuko bi bertsoren ostean, zortziko "eskas" (sic) bat bota zuen, propio. Morboaren kontra erreakzionatu, eta eztabaidarako gai bihurtu zen hurrengo egunetan[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Hogeita bost urte Gipuzkoako Txapelketa hartatik. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
  3. SLU, Herritar Berri. (2016-01-28). ««Gero eta urrunago sentitzen naiz euskal progresista batek pentsatu behar duenetik»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu