1954ko Italiako Giroa

1954ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa37. Italiako Giroa
Txapelketa1954 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak22
Datakmaiatzak 21 – 1954.eko ekainak 13
Luzera4.337 km
HerrialdeaITA Italia
SMR San Marino
SUI Suitza
Irteera-lekuaPalermo
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura33,563 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSUI Carlo Clerici
TxapeldunordeaSUI Hugo Koblet
HirugarrenaITA Nino Assirelli
Eskalatzailerik onenaITA Fausto Coppi (Bianchi)
Talderik onenaITA Girardengo
◀19531955▶
Dokumentazioa

1954ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 37. edizioa izan zen. Urte horretako maiatzak 21 eta ekainak 13 artean ospatu zen, 22 etapatan 4.337 kilometroko ibilbidea eginez, garaileak, Carlo Clerici suitzarra, batez beste 33,563 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Palermon hasi eta Milanen amaitu zen.

105 txirrindularik hasi eta 67k amaitu zuten proba.

Carlo Clerici suitzarrak hartu zuen Fausto Coppi handiaren lekukoa, oraingo honetan laugarren izatea baino lortu ez zuena. Clericik bere garaipena, 6. etapako ihesaldi batean oinarritu zuen, abantaila handia eman ziona, ordu erditik gorakoa, gainontzeko parte-hartzaileekiko. Eskalatzaile ona ez bazen ere, txirrindulari suitzarrak nahiko eroso mantendu ahal izan zuen bere lidertza lasterketa amaiera arte. Bere herrikidea zen Hugo Koblet, aurreko urtean bezala, bigarren izan zen, eta Nino Assirelli, 6. etapako ihesaldiko beste partaideetako bat izan zena, hirugarren izan zen. Jesús Loroño bizkaitarrak 24. postuan amaitu zuen.

Talde partehartzaileak aldatu

Taldea Taldeko liderra
Belgika Rik Van Steenbergen
Alemania Heinz Muller
Herbehereak Wim van Est
Espainia Bernardo Ruiz
Suitza Hugo Koblet
Bianchi Fausto Coppi
Arbos Bruno Monti
Atala Giancarlo Astrua
Taldea Taldeko liderra
Bartali Gino Bartali
Bottecchia Pasquale Fornara
Doniselli-Lansetina Renzo Soldani
Frejus Angelo Coletto
Legano Giuseppe Minardi
Nivea-Fuchs Fiorenzo Magni
Torpado Nino Defilippis

Etapak aldatu

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa irabazlea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Palermo-Monte Pellegrina 36 (Taldekako erlojupekoa)   Italia Bianchi   Italia Fausto Coppi
2.a Palermo-Taormina 280   Italia Giuseppe Minardi   Italia Giuseppe Minardi
3.a Reggio di Calabria-Catanzaro 172   Italia Nino Defilippis   Italia Giuseppe Minardi
4.a Catanzaro-Bari 352   Italia Angelo Conterno   Italia Giuseppe Minardi
5.a Bari-Napoli 279   Belgika Rik Van Steenbergen   Herbehereak Gerrit Voorting
6.a Napoli-L'Aquila 252   Suitza Carlo Clerici   Suitza Carlo Clerici
7.a L'Aquila-Erroma 150   Italia Giorgio Albani   Suitza Carlo Clerici
8.a Erroma-Chianciano Terme 195   Italia Giovanni Petinatti   Suitza Carlo Clerici
9.a Chianciano Terme-Florentzia 180   Italia Giovanni Corrieri   Suitza Carlo Clerici
10.a Florentzia-Cesenatico 211   Italia Pietro Giudici   Suitza Carlo Clerici
11.a Cesenatico-Abetone 230   Italia Mauro Gianneschi   Suitza Carlo Clerici
12.a Abetone-Genova 251   Belgika Hilaire Couvreur   Suitza Carlo Clerici
13.a Genova-Turin 211   Herbehereak Wout Wagtmans   Suitza Carlo Clerici
14.a Turin-Brescia 240   Italia Annibale Brasola   Suitza Carlo Clerici
15.a Gardone Riviera-Riva del Garda 42 (Erlojupekoa)   Suitza Hugo Koblet   Suitza Carlo Clerici
16.a Riva del Garda-Albano Terme 131   Belgika Rik Van Steenbergen   Suitza Carlo Clerici
17.a Albano Terme-Padua 105   Belgika Rik Van Steenbergen   Suitza Carlo Clerici
18.a Padua-Grado 177   Italia Adolfo Grosso   Suitza Carlo Clerici
19.a Grado-San Martino di Castrozza 247   Herbehereak Wout Wagtmans   Suitza Carlo Clerici
20.a San Martino di Castrozza-Bolzano 152   Italia Fausto Coppi   Suitza Carlo Clerici
21.a Bolzano-  Suitza Saint Moritz 222   Suitza Hugo Koblet   Suitza Carlo Clerici
22.a   Suitza Saint Moritz-Milan 222   Belgika Rik Van Steenbergen   Suitza Carlo Clerici

Sailkapenak aldatu

Sailkapen nagusia
1. Carlo Clerici   Suitza 129h 13' 07"
2. Hugo Koblet   Suitza + 24' 16"
3. Nino Assirelli   Italia + 26' 28"
4. Fausto Coppi   Italia + 31' 17"
5. Giancarlo Astrua   Italia + 33' 09"
6. Fiorenzo Magni   Italia + 34' 01"
7. Gerrit Voorting   Herbehereak + 35' 05"
8. Pasquale Fornara   Italia + 36' 21"
9. Fritz Schär   Suitza + 40' 51"
10. Angelo Conterno   Italia + 41' 07"
Mendiko sailkapena
1. Fausto Coppi   Italia -
2. Giancarlo Astrua   Italia -
3. Primo Volpi   Italia -
Taldekako sailkapena
1. Girardengo   Italia - -

Kanpo estekak aldatu