1933ko Aberri Eguna 1933ko apirilaren 16an Donostian egin zen Aberri Eguna da, Eusko Alderdi Jeltzaleak antolatutako bigarren Aberri Eguna. Hauteskundeak egin baino astebete lehenago egin zen, "Euskadi-Europa" goiburuarekin. Hitzaldi nagusia Atotxako futbol zelaian izan zen. Hizlari izan ziren Hernandorena, Telesforo Monzon eta gerora Eusko Jaurlaritza lehen lehendakaria izango zen Jose Antonio Agirre euskal herritar politikariak; Kataluniako Batasun Demokratikoa alderdiko lehendakari eta diputatu Manuel Carrasco Formiguera; Alderdi Galegistako Ramón Otero; eta Europako Nazionalitateen Kongresuko presidenteorde eta idazkari nagusi Ewald Ammende.[1]

1933ko Aberri Eguna
Irudia
Motapolitical event (en) Itzuli
Honen parte daAberri Eguna
Data1933ko apirilaren 16a
1932
KokalekuDonostia
AntolatzaileaEusko Alderdi Jeltzalea
EsatariTelesforo Monzon, Jose Antonio Agirre, Manuel Carrasco i Formiguera, Ramón Otero Pedrayo eta Ewald Ammende

Iruditegia aldatu

Erreferentzia aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Carlos Caballero Basáñez: «Aberri-Eguna: Durante la II República», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu