1931ko Italiako Giroa

1931ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 19. edizioa izan zen. 1931ko maiatzak 10 eta 31 artean ospatu zen, 3012 kilometroko ibilbidea eginez 12 etapatan banatuta, garaileak batez beste 29,332 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

1931ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa19. Italiako Giroa
Etapak12
Datakmaiatzak 10 – 1931.eko maiatzak 31
Luzera3.012 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Parte-hartzaileak109
Amaitu dutenak65
Bataz besteko abiadura29,33 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Francesco Camusso
TxapeldunordeaITA Luigi Giacobbe
HirugarrenaITA Luigi Marchisio
Talderik onenaITA Legnano-Hutchinson
◀19301932▶
Dokumentazioa

109 txirrindularik hasi zuten proba, eta 65ek amaitu zuten.

Edizio honetan lehen aldiz erabili zen sailkapen nagusiko liderra bereizten zuen maillot bat. Maillotaren kolorea arrosa zen, probaren babesle nagusia zen La Gazzetta dello Sport egunkariaren orrialdeetan oinarritua. Lehen maillot arrosa Learco Guerrak jantzi zuen, lehen bi etapatan liderra izan zena.

Alfredo Bindak berriz parte hartu zuen Giroan, eta hirugarren etapan maillot arrosa bereganatu zuen. Baina, 5. etapan jasan zuen erorketa baten ondorioz proba utzi egin behar izan zuen. 10. etapan Luigi Giacobbe eta Francesco Camusso azken garaipenerako gainontzeko faboritoekiko abantaila handia emango zien ihesaldi baten protagonista izan zien. Giacobbek etapa garaipena lortu zuen, baita maillot arrosa bereganatu ere, baina hurrengo eguneko etapan Francesco Camussok Italiako Giroa irabazteko balio izan zion eraso eraginkor bat egin zuen. Giacobbek bigarren amaitu zuen, eta Luigi Marchisiok hirugarren.

Edizio honetan ere, lehen aldiz txirrindulari espainiarrek parte hartu zuten, zehazki Ricardo Montero eta Mariano Cañardok, baina bietako bakar batek ere ez zuen amaitu proba.

Etapak aldatu

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Milan-Mantua 206   Italia Learco Guerra   Italia Learco Guerra
2.a Mantua-Ravena 216   Italia Learco Guerra   Italia Learco Guerra
3.a Ravena-Macerata 288   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
4.a Macerata-Pescara 234   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
5.a Pescara-Napoli 282   Italia Michele Mara   Italia Alfredo Binda
6.a Napoli-Erroma 265   Italia Ettore Meini   Italia Michele Mara
7.a Erroma-Perugia 247   Italia Learco Guerra   Italia Luigi Marchisio
8.a Perugia-Montecatini Terme 246   Italia Learco Guerra   Italia Luigi Marchisio
9.a Montecatini Terme-Genova 248   Italia Michele Mara   Italia Luigi Marchisio
10.a Genova-Cuneo 263   Italia Luigi Giaccobe   Italia Luigi Giaccobe
11.a Cuneo-Turin 252   Italia Francesco Camusso   Italia Francesco Camusso
12.a Turin-Milan 263   Italia Ambrogio Morelli   Italia Francesco Camusso

Sailkapenak aldatu

Sailkapen nagusia
1. Francesco Camusso   Italia 102h 40' 46"
2. Luigi Giacobbe   Italia + 2' 47"
3. Luigi Marchisio   Italia + 6' 15"
4. Aristide Cavallini   Italia + 10' 15"
5. Ettore Balmamion   Italia + 12' 15"
6. Augusto Zanzi   Italia + 12' 16"
7. Antonio Pesenti   Italia + 13' 50"
8. Ambrogio Morelli   Italia + 16' 59"
9. Felice Gremo   Italia + 27' 05"
10. Eugenio Gestri   Italia + 32' 25"


Taldekako sailkapena
1. Legnano   Italia LEG -

Kanpo estekak aldatu