1926ko Kontxako Bandera

1926ko Kontxako Bandera
Ondarrutarren trainerua
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 7
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1926ko irailaren 5a
Amaiera 1926ko irailaren 12a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Aurrera (Ondarroa)
Txapeldunordea Euskal Herria San Juan
1925
1927

1926ko Kontxako Bandera (Banderaren 34. ekitaldia) urte honetako irailaren 5ean eta 12an jokatu zen, eta Ondarroak bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, aurreko garaipenetik 28 urtetara. 1954ko Sestaoko Iberiaren garaipenerarte bizkaitarren bi garaipen bakarrak izango ziren gainera.

Jendetza Donostiako kaian estropadak ikusten.

Kontakizuna aldatu

Zazpi traineruk hartu zuten parte, lau gipuzkoarrek eta hiru bizkaitarrek. Ondarroak eta Hondarribiak bina traineru aurkeztu zituzten. Igande bietan Ondarroa nagusitu zen, ohorezko txandarako sailkatu zen San Juani 26 segundu atera zizkiolarik sailkapen orokorrean. Ondarroa oso ondo prestatu zen, kontserben industria indartsuaren laguntzaz arraunlari talde handi bat bildu baitzen, eta prestatzaile fisiko aitzindaien laguntzaz entrenamendu onak egiten aritu baitziren.

Portugalete debutaria izan zen Kontxako uretan.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  SD Aurrera (Ondarroa)
  SD Aurrera (Ondarroa)
  Donostia
  Hondarribia
  Hondarribia
  Portugalete FC
  San Juan
Antiguako Ama nº1
Antiguako Ama nº2
Donostiarra
Ondarribitarra
Virgen del Mar
Virgen de la Guía
Sanjuandarra
Juan Bautista Beitia
Joxe Migel Balenziaga
Domingo De la Hoz "Txomin Flakua"
Roman Agirre
Manuel Goikoetxea
Leon A. Gutierrez
Franzisko Laboa "Matxet"

Emaitzak aldatu

 
Hondartzatik estropada ikusten (1926)
Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Ondarroa (Beitia) 19:32:0/5 21:03:4/5 40:35:4/5
-
2 San Juan 19:41:3/5 21:20:3/5 41:02:2/5 + 0:26:3/5
3 Hondarribia (Agirre) 19:50:4/5
-
-
-
4 Donostia 19:53:4/5
-
-
-
5 Hondarribia (Goikoetxea) 19:57:2/5
-
-
-
6 Ondarroa (Balenziaga) 20:24:1/5
-
-
-
7 Portugalete 20:53:2/5
-
-
-

Tripulazio irabazlea aldatu

  • Sociedad Deportiva Aurrerá
    • Patroia: Juan Bautista Beitia
    • Arraunlariak: Salvador Aldanondo, Jose Aldanondo, Jose Goenaga, Kasimiro Burgoa, Anjel Aulestia, Modesto Arakistain, Lorentzo Uribe, Juan Azpillaga, Bixente Akarregi, Jazinto Aizpiri, Meliton Bedialauneta, Jose Mari Iturriza eta Salvador Agirre.


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu