1918ko Kontxako Bandera

1918ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 4
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1918ko irailaren 8a
Amaiera 1918ko irailaren 15a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Donostia
Txapeldunordea Euskal Herria Zarautz
1917
1919

1918ko Kontxako Bandera (Banderaren 26. edizioa), urte horretako irailaren 8an eta 15ean jokatu zen; Donostiak bere 11. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Bandera uretatik ikusten (1918)

Kontakizuna aldatu

Urte askotan estropadetako patroitza utzita izan ondoren, Donostiako traineruaren popara itzuli zen "Kiriko" urte hartan, eta bere laugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Lehen jardunaldian gertatutako istripu batek markatu zuen bandera hura. Estropada hartan, Donostia iritsi zen lehena ziabogetara, Zarautz traineru eta erdiko distantziara eta Getaria hiru trainerutara zeuzkalarik. Hala ere, Donostiaren eta Getariaren balizak mugituta eta elkarrengandik hurbilegi zeuden; horrela, Donostiak ziaboga egin ondoren bi ontziok talka egin zuten. Zarautzek aurrea hartu eta alde egin zuen; donostiarrak berriro abiatu eta atzetik denbora irabaziz joan ziren baina 11 segundoko atzerapenez iritsi ziren. Epaileek erabaki zuten estropada baliozkotzat ematea, Zarautzek lege onez irabazi zuelako, baina Bandera bigarren jardunaldian jokatuko zen ohorezko estropadan jokatuko zela ebatzi zuten; hau da, lehen jardunaldiko denborak ez ziren batuko.

Bigarren jardunaldian, donostiarrek irabazi zuten 38 segundoko aldea aterata


Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Zarautz
  Donostia
  Getaria
  Pasai Antxo
San Antonio
Koruko Amabirjiña
Elcano Nº1
Aingira
Juan Angel Lazkano[1]
Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
Manuel Manterola
Julian Elizalde

Emaitzak aldatu

Bigarren jardunaldian traineruak trukatu egin zituzten bi lehenek.

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera
1 Donostia 20:19
Zehaztu gabe
-
2 Zarautz 20:08 + 0:38
-
3 Getaria 20:33
-
-
4 Pasai Antxo 20:27
-
-

Tripulazio irabazlea aldatu

  • Donostia
    • Patroia: Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
    • Arraunlariak: Marcial Alvarez, Pascual Vicuña, Manuel Idiakez, Javier Galdos, Francisco Aristegieta, Celedonio Aristegieta, Jose Mari Zubiaurre, Jose Juan Aldanondo, Antonio Bakeriza, Sebastian Bakeriza, Roque Landaberea, Juan Kaperotxipi, Jose Balenziaga eta Tomas Agote. Ordezkoak: Leandro Karril (patroia), Valentin Bakeriza, Antonio Galdos.[2]


Erreferentziak aldatu

  1. [1] Kirikori dedikatutako Ciaboga aldizkariaren 2018ko alea: 5 or.
  2. [2] Kirikori dedikatutako Ciaboga aldizkariaren 2018ko alea: 11 or.

Bibliografia aldatu

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu