1903ko meatzarien greba Bizkaian

Greba orokorra

1903ko meatzarien greba Bizkaian eragin handia izan zuen gatazka izan zen. Gertakizunak urrian zehar izan ziren eta langileek Bilbo erabat kolapsatzea lortu zuten. Grebak arrakasta izan zuen eta langileek haien helburuak lortu zituzten.

1903ko meatzarien greba Bizkaian
Motagreba
Data1903ko urriaren 17a
KokalekuBizkaia
HerrialdeaBizkaia

Gertakariak aldatu

Grebaren arrazoiak aldatu

Langileen eskariak, itxuraz, xumeak ziren: soldata astero kobratzea eta elikagaiak nahi zuten tokietan erostea ziren eskari nagusiak. Funtsean, bi arrazoi ematen zituzten horretarako. Batetik, ugazabek beren janari-dendak zituzten instalatuak meatzarien barrakoietan, eta gauzak haietan erostera behartzen zituzten. Modu horretan, langileek Bilbon erosita baino garestiago eskuratu behar izaten zituzten elikagaiak. Bestetik, ugazabek ez zizkieten soldatak hilero ordaintzen, baizik eta ia berrogeita hamar egunen buruan.[1]

Lehen istiluak aldatu

1903ko urriaren 17an, Bizkaiko meatzariek greba historikoa abiatu zuten. Abuztuan, gutun bidez, nagusiak biak ukatu zizkien. Urriaren 11ko mitin sozialistan adoretu zituzten langileak grebara. Dinamita, elikagai-denden lapurretak eta sabotajeak izan ziren egun horretan.[2]

Gerra egoera aldatu

1903ko urriaren 28an, gobernadore zibilak gerra egoera deklaratu zuen Bizkaian. Meatzarien greba gero eta istilutsuagoa bilakatzen ari zen. Egun horretan langileek Bilbo hartu eta sekulako kaosa eragin zuten. Egun haietan, itxi egin behar izan zituzten dendak, antzokiak, egunkarien egoitzak eta abarrak, eta, enfrentamendu fisiko eta zuzenen ondorioz, tiroak ere iritsi ziren, eta, haiekin batera, hainbat hildako eta zauritu ere bai. Sozialistak ere ez ziren gai izan meatzari grebalariak kontrolatzeko, eta armada atera zuten kalera, hiria hartzera. Enrique Zappino Moreno eskualdeko kapitan nagusiak[3] gatazkan bitartekari aritzeko hitza eman zuen. Bitartekaritza hark eman zuen fruitua. Hiru egunera, urriaren 31n, langileen garaipena iragarri zen eta urtarrilak 1etik aurrera egikarituko zizkieten beren eskaerak: soldata astero kobratzea eta erosketak nahi zuten lekuan egin ahal izatea.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Daniel Ulaitz: "Bizkaiko meatzarien greba historiko arrakastatsua", Argian, 2004ko urtarrilaren 11n.