1884ko Home Nations Txapelketa

1884ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen bigarren ekitaldia izan zen. 1884ko urtarrilaren 5ean hasi eta apirilaren 12an bukatu zen. Ingalaterra izan zen bigarren aldiz txapelduna[1].

1884ko Home Nations Txapelketa
Datak 1884ko urtarrilaren 5etik
apirilaren 12ra
Txapelduna Ingalaterra Ingalaterra (2.a)
Partida kop. 6
Puntu gehien Eskozia Berry (2)
Ingalaterra Wilfred Bolton (2)
1883
1885

Txapelketa aldatu

Puntuazio sistema aldatu

Sarturiko "goal"-ak hartzen ziren kontutan, dela entseguen gauzatzea, dropa edo zigor kolpea. "Goal"-ik sartu ezean eginiko entseguak erabili ziren partidako irabazklea izendatzeko. Entsegurik ez egotekotan partiduaren emaitza berdinketa izan zen.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia aldatu

Txapelketa erabaki zuen partida Ingalaterrak eta Eskoziak jokatu zuten Londresen. Ingelesek sarturiko "goal"-a biziki protestatu zuten eskoziarrek. Erreklamazioa ere jarri zuten baina ez zen ontzat hartu. Hurrengo edizioan istiluek jarraitu zuten eta 1886an Nazioarteko Errgubi Federazioa sortu zen arauak behin betiko finkatzeko.

Sailkapena aldatu

1884ko Home Nations Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1   Ingalaterra 6 3 3 0 0 3 1 +2
2   Eskozia 4 3 2 0 1 3 1 +2
3   Gales 0 3 1 0 2 2 2 0
4   Irlanda 0 3 0 0 3 0 4 -4

Partidak aldatu

Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1884-1-5   Ingalaterra (2T) 1- 1 (0T)   Gales Leeds
1884-1-12   Gales 0 - 1   Eskozia Newport
1884-2-4   Irlanda 0 - 1   Ingalaterra Dublin
1884-2-16   Eskozia 2 - 0   Irlanda Edinburgo
1884-3-1   Ingalaterra 1 - 0   Eskozia Londres
1884-4-12   Gales 1 - 0   Irlanda Cardiff

Sariak aldatu

Saria Taldea
Home Nations Txapelketa   Ingalaterra
Koroa hirukoitza   Ingalaterra
Zurezko koilara   Irlanda
Kalkuta Kopa   Ingalaterra

Palmaresa aldatu

1884 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1   Ingalaterra 2
2   Eskozia 0
2   Gales 0
2   Irlanda 0

Erreferentziak aldatu

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).

Kanpo estekak aldatu