1518ko dantza izurritea

1518ko dantza izurritea (edo Dantza epidemia) 1518ko uztailean Estrasburgon, Alsazia (garai hartan Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte) gertatutako koreomania ebento garrantzitsua izan zen. 400 pertsona inguruk hainbat egun eman zituzten dantzan, atsedenik gabe, eta hilabete baten buruan horietako batzuk bihotzekoak jota edo nekea dela eta hil ziren.

1518ko dantza izurritea
Irudia
Motadancing mania (en) Itzuli
Data1518
HerrialdeaFrantzia

Gertaera aldatu

Epidemiaren hasiera 1518ko uztailean izan zen, Troffea izeneko emakume bat Estrasburgoko kaleetan sutsuki dantzatzen hasi zenean[1]. Lau eta sei egun artean dantzatzen eman zituen. Aste horretan zehar beste 34 pertsona batu zitziazkion, eta hilabete baten buruan 400 dantzari inguru zeuden bertan, batez ere emakumeak. Horietako batzuk hil ziren bihotzekoak jota, garun-isuriengatik edo akiduragatik[1]. Garaiko testu baten arabera egunero hamabost pertsona inguru hiltzen ziren dantza izurritea dela eta[2].

Dokumentu historikoek, euren artean medikuen oharrak, katedraleko sermoiak, kronika lokal eta erregionalak eta Estrasburgoko udalbatzaren oharrak, argi uzten dute biktimak dantzan ari zirela[1]. Ez dakiguna da zergatik ari ziren dantzan, eta zergatik egiten zuten dantza heriotzara arte.

Izurriteak okerrera egin zuen eta nobleziako hainbat kidek eta bertako medikuek errua gai supernatural eta astrologikoei egotzi beharrean "gaixotasun natural" bat eta "odol beroa" izateari egotzi zioten. Hala ere ez zuten odol-ateratzerik agindu. Autoritateek erabaki zuten sendatzeko onena dantzatzen jarraitzea izango zela, eta horretarako bi aterpe eta merkatu bat ireki zuten, eta handik gutxira egurrezko eskenatoki bat. Autoritateen ustez dantzariak sendatuko ziren egunez zein gauez dantzatzeko aukera baldin bazuten. Horregatik udaletxeak, sendatzeko modu hau indartzeko, musikariak kontratatu zituzten gaixoek dantzan jarrai zezaten[3].

Jatorria aldatu

Gaur egun hainbat teoria proposatu dira koreomania hau azaltzeko. Batzuen ustez zekalearen ainoaren efektu psikoaktiboaren eragina izan zitekeen. Ergotamina zekalearen ainoaren produktu psikoaktibo nagusia da eta estrukturalki lotuta dago LSDarekin. Berez, LSD-25a zelearen ainotik sintetizatu zen lehenengoz. Sustantzia bera Salemgo sorginkeria prozesuan aipatzen da.

Beste teoria baten arabera "stressak sortutako psikosia" dela eta ari ziren dantzan, modu masiboan, garai hartan gosete eta gaixotasun tasa handia zegoelako, eta superstizioa nagusi zelako. Erdi Aroan beste zazpi dantza izurrite deskribatu dira eremu berean.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Current events on Seeker - Science. World. Exploration. Seek for yourself.. (Noiz kontsultatua: 2017-02-05).
  2. Waller, John. «A forgotten plague: making sense of dancing mania» The Lancet 373 (9664): 624–625.  doi:10.1016/s0140-6736(09)60386-x..
  3. Waller, John C.. (2008-09-01). «In a spin: the mysterious dancing epidemic of 1518» Endeavour 32 (3): 117–121.  doi:10.1016/j.endeavour.2008.05.001. ISSN 0160-9327. PMID 18602695. (Noiz kontsultatua: 2017-02-05).
  4. Mystery explained? 'Dancing Plague' of 1518, the bizarre dance that killed dozens. 2008-08-13 (Noiz kontsultatua: 2017-02-05).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu