Taldea 12
Periodoa
4 30
 Zn 
5 48
 Cd 
6 80
 Hg 
7 112
 Uub 

IUPAC-en nomenklatura modernoan, 12. taldeko elementua taula periodikoaren 12. seriean dagoen elementua da. Talde honetako elementuak hauek dira:

Talde honetako elementuak trantsizio-metalak dira. Beste talde batzuekin alderatuz gero, talde honek urtze-puntu eta irakite-puntu baxuak dauzka, eta taldean beherantz egin ahala puntu horiek jaitsi egiten dira; fenomeno honen adibiderik argiena merkurioa da, likidoa baita giro-tenperaturan. Honen arrazoia beren konfigurazio elektronikoa eta erlatibitatearen esparruko efektuak dira[1].

Merkurioak azken elektroi-geruza, s geruza alegia, guztiz betea dauka, eta nukleo atomikotik oso hurbil dago erlatibitatearen efektuen ondorioz. Nukleoaren karga positiboa hain da altua, ezen atomoko zenbait elektroi abiadura oso azkarrez mugitzen diren. Abiadura handiaren ondorioz, beren mugimendua aurresateko erlatibitate mugatuaren arauak kontuan hartu behar dira. Beren masa handitu egiten da eta s orbitalaren tamaina eta energia txikitu egiten da abiaduraren funtzio gisa. Bi faktore hauen konbinazioaren eraginez, merkurioak estuki lotutako elektroien kanpo-geruza dauka eta, beraz, ezin dira metal-metal lotura sendoak eratu. Ondorioz, merkurioa likidoa da giro-tenperaturan.

Oro har, 12. taldeko elementuak korrosioarekiko nahiko erresistenteak dira, eta burdina bezalako metalak estaltzeko erabiltzen dira galbanizazio-prozesuen bidez (zinka erabiliz) edo estalketa elektrolitikoaren bidez (kadmioa erabiliz).

Erreferentziak aldatu

  1. World Records in Chemistry Hans-Jürgen Quadbeck-Seeger (Editor), Rüdiger Faust, Günter Knaus, Ulrich Siemeling 1999 ISBN 3-527-29574-7

Kanpo estekak aldatu