-eta

atzizki toponimikoa, euskaraz, deituretan ere ohikoa

-eta ohiko amaiera da euskal toponimoetan, eta ondorioz, baita euskal deitura ugaritan. Izen deskribatzaileei itsasten zaien atzizki multzokaria da, eta zerbaiten ugaritasuna dagoen tokiei aplikatzen zaie.

Pagoeta, Araban.

Antzeko funtzioa du -aga atzizkiak ere, eta termino paraleloak badira atzizki biekin, hala nola Pagoaga eta Pagoeta, Zubiaga eta Zubieta, eta Azkarraga eta Azkarreta (azkar edo astigarrak dauden tokia, kasu honetan)[1].

-aga-k ez bezala, ordea, aldagai bat du atzizkiak, bereziki -s eta -z amaierarekin lotzen denean: -keta. Esate baterako, Amezketa, Sarasketa... baina ez da beti gertatzen, hor dira Arizeta/Aritzeta, adibidez[2].

Erreferentziak aldatu

  1. de la Encina, Itziar. Getxoko ondarea eta toponimia. Getxoko Udala - Euskara Zerbitzua, 5 or. (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
  2. Elissalt (1915-1987), Koldo Mitxelena. (1971). «Toponimia, léxico y gramática» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 3 (9): 241–268. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).

Kanpo estekak aldatu