Šajkača (serbieraz: шајкачаšajkača, ʃǎjkatʃa ahoskatua) serbiar kapela edo txano tradizionala da. Nekazal eremuetan gizonek jantzi ohi zuten, eta bere izena šajkašiengandik dator (Austrohungariar Inperioko ibai-armadako marinelak, XVII. mendean Otomandar Inperioarekin zuen mugan zeudenak). XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara, Serbiaren sinbolo nazional bihurtu da.

Šajkača
side cap (en) Itzuli

Normalean, oihalez edo feltroz egiten dute, berdea, beltza edo grisa izanda. Serbiako Lehen Matxinadaren garaian, bere erabilera zabaldu egin zen eta ordutik herrialdeko armadaren uniformearen parte da.[1] Testuinguru militarretan, ia beti izaten du intsignia metaliko bat edo apaingarri bat.

Erreferentziak aldatu

  1. (Serbieraz) Јасна Бјеладиновић. (2011-9-1). Народне ношње Срба у XIX и XX веку. 2 Etnografski muzej u Beogradu, 49 or. ISBN 978-86-7891-059-3..

Kanpo estekak aldatu