Čakovec (hungarieraz Csáktornya, alemanieraz Csakathurn) Kroaziako Međimurje eskualdeko hiriburua da.

Čakovec
Čakovec
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
ProbintziaMeđimurje eskualdea
Izen ofizialaČakovec
Jatorrizko izenaČakovec
Posta kodea40 000
Geografia
Koordenatuak46°23′00″N 16°26′00″E / 46.3833°N 16.4333°E / 46.3833; 16.4333
Map
Azalera72,8 km²
Altuera164 m
Demografia
Biztanleria27.122 (2021eko abuztuaren 31)
−3.333 (2001)
Dentsitatea352,69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia040
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakNagykanizsa, Kiryat Tiv'on (en) Itzuli, Płońsk eta Schramberg (en) Itzuli
MatrikulaČK
http://www.cakovec.hr

Historia aldatu

Estrabonek dioenez I. mendean Aquama (Ur hiria) izeneko herria zegoen bertan. Herri hau legionario erromatarren postu militarra izan bide zen.

Dimitrius Csáky kondeak ematen dio izena herriari. XIII mendean gotorleku bat eraiki zuen Čakov toranj (kroazieraz "Csákyren dorrea"). 1547an Nikola Šubić Zrinski bihurtu zen lurraldearen jabe eta bere familia bertan izan zen XVIII menderarte. Čakovecko alde zaharrari gaur egun Stari grad Zrinskih esaten zaio.

XVIII eta XIX mendeak ordea gogorrak izan ziren hiriarentzat, bi lurrikara (1738 eta 1880) eta sute bat (1741) jasan baitzituen. 1848an Josip Jelačićek hungariarrak bidali eta Međimurje eskualdea Kroazian sartu zuen. Hala ere berriz ere Hungariara pasa zen 1918an kroaziarrek berreskuratu zuten arte. Gaur egun iparralderen dagoen eskualdea da.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Zrinski hiri zaharra (Stari grad Zrinskih) eta parkea (Perivoj Zrinskih)
  • San Nikolas eliza (Crkva Svetog Nikole)

Kanpo estekak aldatu