L'Île aux Marins (euskaraz "Marinelen uhartea" esanahiaz) Ipar Amerikako Atlantikoan dagoen Saint-Pierre eta Mikelune artxipelagoko uharte txiki bat da. Saint-Pierreren ekialdean dago, distantzia laburrean eta bere izen zaharra L'Île aux Chiens ("Txakurren uhartea") izan zen.

Île aux Marins

Uharteko herriska, egun hustua.
Geografia
KokapenaIpar Amerikako Ozeano Atlantikoa
UhartediaSaint-Pierre eta Mikelune Ternuaren inguruan
Azalera50 ha
Punturik garaienaIzenik gabea ipar-ekialdean
Politika
HerrialdeaFrantzia
Lurraldea Saint-Pierre eta Mikelune
Gizartea
BiztanleriaOrain biztanlerik gabea
Dentsitatea0

Egun biztanlerik gabea bada ere, 1950eko hamarkada arte izan zuen populaziorik; bere biztanleei ematen zitzaien ezizena pieds rouges ("azal gorri") zen.

Ezaugarriak aldatu

Uharte txikia da; 1500 metroko luzera du eta bere zabalera 100 eta 400 metroren artekoa da. Saint-Pierre uhartearen babesa jasotzen du, uharte handiago honetako herriaren parean baitago, la Rade golkoa zeharkatuta. Nahiko laua da, tontor handirik gabea (punturik altuena ipar-ekialdean dagoen Cap à Gordon lurmuturraren ondoan eta 35 m eskas ditu). "Mendia" izena merezi izan duen beste tontortxo batek, erdialdean dagoen Mont à Regrets izenekoak 19 m baino ez ditu.

Bere ekialdean beste uharte are txikiago batzuk daude: Île aux Vainqueurs (desberdintasunez handiena), Île aux Pigeons, les Canailles edo Îlot Noir.

Historia aldatu

1604tik europar jatorriko kolonoen presentzia dokumentatzen da[1]. 1662an Ile des Grouesilles zeraman, seguru asko familia batena zena. XVIII. mendean Île aux Chiens bihurtua, "Txakurren uharteak" aktibitate ekonomiko handia izan zuen XIX. mendearen amaieran bakailaoaren arrantzaren garai onekin; Saint-Pierreko portuaren eranskin gisa. Hori dela eta 1897an 600 biztanle izatera ere heldu zen eta Saint-Pierre eta Mikeluneko hirugarren udalerria zen[2].

1929ko azaroaren 18an Ternuatik 400 km hegoaldera lurrikara gertatu zen eta tsunami batek uharteko hegoaldea ureztatu eta etxe batzuk mugiarazi zituen; hala ere ez zen hildakorik izan[3]. Orain duen izena 1931n ipini zitzaion udalaren erabakiaz.

Arrantzaren gainbeherarekin biztanleak galtzen joan zen eta 1945ean udalerri izaera galdu zuen; harrezkero Saint-Pierreren barruan dago. Azken biztanle finkoek 1963an utzi zuten uhartea.

1980ko hamarkadatik bizitza berreskuratzen hasi da eta arrantzaleen etxeak konpondu egin dira. Azken urteetan turismoa erakartzeko bideratzen ari dira Île aux Marins eta hiurbiltzen direnek antzinako udaletxea, hilerria, Notre Dame des Marins eliza, gotorlekua eta itsasargiaz gain Archipélitude Museoa (eskola zaharrean dagoena), Jézéquel etxea eta hondoratutako Transpacific itsasontzi alemaniarraren aztarnak[4] ere bisita ditzakete. Euskal jatorriko familiak ere bertan bizi izan dira; adibidez Teletcheatarrak[5].

 
Uharteko paisaia.

Kartografia aldatu

  • IGN frantseseko 4799 S (Saint-Pierre Langlade) mapa, 1:25.000 eskalakoa.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu